UPV/EHUko bizitza iraunkorrerako erronka
2023-2024 ikasturtea
23-24 ikasturteko erronkan 1.155 pertsona berrik hartu dute parte (ikasleak, IIP/TEKAZEL eta EHUalumni barne), 3.500 parte-hartzaile inguru izan direlarik 3 ikasturtetan.
Parte-hartzaile guztien artean, urtean 1.330 tona CO2 baliokide/urte murriztea lortu dira.
Guztira, 126.000 prestakuntza-pilula baino gehiago kontsumitu dira, hau da, 8.000 ordutik gorako iraunkortasunari buruzko prestakuntza. Halaber, 45.560 asteko ohitura konprometitu dira, eta 40.000 inguru jarraitu dira arrakastatsu. Horien artean, aurreko ikasturteetan bezala, gehien barneratutako ohiturak honako hauek izan dira:
- Erabili eskailerak igogailua hartu beharrean
- Murriztu eta bereizi behar bezala sortzen dituzun hondakinak
- Eltzeak, kazolak eta zartaginak estali janaria prestatzean
- Tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea
Ikusi beheko infografia erronkaren parte-hartze, inpaktu eta testigantzekin!