UPV/EHUko bizitza iraunkorrerako erronka
2022-2023 ikasturtea
22-23 ikasturteko erronkan 2.200 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute (ikasleak, IIP/AZP eta EHUalumni barne), eta parte-hartzaile guztien artean 1.025 tona CO2 baliokide/urte murriztu dira.
Klima-aldaketari, 2030 Agendari eta Ekonomia Zirkularrari buruz eskainitako iraunkortasun-ikastaroei dagokienez, orain arte, 200 bat pertsonek lortu dute graduatzea ikastaro bakoitzean, 68.133 pilula kontsumitu direlarik.
Era berean, 30.770 asteko ohitura arrakastatsu osatu dira, eta horien artean gehien barneratutako ohiturak honako hauek izan dira:
- Erabili eskailerak igogailua hartu beharrean
- Murriztu eta bereizi behar bezala sortzen dituzun hondakinak
- Eltzeak, kazolak eta zartaginak estali janaria prestatzean
- Tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea
Ikusi beheko infografia erronkaren parte-hartze, inpaktu eta testigantzekin!