UPV/EHUko bizitza iraunkorrerako erronka
2021-2022 ikasturtea
21-22ko erronkan, 686 lagunek parte hartu zenuten (%65 ikasleria, %19 IIP/AZP, %8 EHUalumni). Campuska, Bizkaikoa izan zen parte-hartzerik gehien izan zuena, Gipuzkoakoak eta Arabakoak jarraituta, hurrenez-hurren. Erronkan parte hartu zuten pertsona bakoitzak, bataz-beste, 0,37 tona CO2 baliokide/urte edo %7 baliokidea murriztu du bere karbono-aztarna, eta guztira, erronkan parte hartu osteko parte-hartzaile guztien karbono-aztarnaren murrizketa 256 tona CO2 baliokide/urte izan da.
Gehien barneratutako ohituren artean hurrengoak azpimarra ditzakegu:
- Erabili eskailerak igogailua hartu beharrean
- Murriztu hondakinak eta birziklatu
- Bota ahalik eta janari gutxien
- Jarri ontzi garbigailua beteta dagoenean
- Kontsumitu bertako eta sasoiko produktuak
Ikusi beheko infografia erronkaren parte-hartze, inpaktu eta testigantzekin.

Laguntzen dute
