Bizitza iraunkorreko erronka

UPV/EHUko bizitza iraunkorrerako erronka: karbono-aztarna murriztea

UPV/EHUko Iraunkortasuneraren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzak bizitza iraunkorrerako erronka jarri du abian unibertsitate-komunitate osoa klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko xedearekin.

Proiektu hau The Planet App aplikazio mugikorraren laguntzarekin eta erabilerarekin garatzen da.

Erronkak iraunkortasunarekin lotuta dauden hainbat arlo jorratzen ditu, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) inguruan artikulatuta daudenak, erabiltzaileek berotegi-efektuko gasen emisioak ezagutu eta murrizteko aukera izan dezaten, bizi-ohitura iraunkorragoak hartuz.

13. GIH - Klima babesteko ekintzaz gain, parte-hartzaileek hurrengo GIHei buruz ikasiko dute: 12. GIH, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzkoa, 7. GIH, Energia eskuragarriari eta ez-kutsatzaileari buruzkoa, 11. GIH Hiri eta komunitate iraunkorrei buruzkoa, eta 3. GIH, Osasuna eta ongizateari buruzkoa.

Gainera, aplikazioan formazio pildorak gehitu dira, oso modu erraz eta entretenigarrian, besteak beste hurrengo gaietan sakontzeko:

  • Klima-aldaketaren oinarriak
  • GIHak eta 2030 Agendaren sarrera
  • Ekonomia zirkularra
  • Ingurumen inpaktua

Konpromisorik handiena duten parte-hartzaileok mota ezberdinetako sariak jasoko dituzue eta iraunkortasunari eta klima-aldaketari buruz duzuen ezagutza egiaztatzen duen ziurtagiri bat lor dezakezue.

Parte hartu nahi duzuenok esteka honetan deskargatu dezakezue aplikazioa: https://bit.ly/upvehu_reto eta UPVEHU kodea erabili erronkara sartzeko.

(App-a euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri)

 

Graduko ikasleek hautazko kredituak aitortzeko eskaria egin dezakezue

Ziurtagiria eskatu

1go epea: 2024ko otsailaren 19tik 29ra
2. epea: 2024ko ekainaren 3tik 14ra

UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzak 1.500 puntu (25 orduko dedikazioari dagokiona) lortzen dituzten graduko ikasleei kreditu bat aitortuko die.

Galdera-sorta betetzerakoan posta elektronikoz bidaliko dizugu ziurtagiria.

Zure ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko duzu epe barruan hautazko kredituak espedientean sartzeko.