Bilboko Ingeniaritza Eskola (Bizkaiko campusa)
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak monitorizazioaren bidez eta UPV/EHUko ikastegietako sistema eta patroietan energiaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategien lanketa parte-hartzailearen bidez, energia elektrikoa erantzukizunez kontsumitzeko sentsibilizazio proiektuan hartu zuen parte 2016/17 ikasturtean.
Monitorizatutako eremuak
Honako hauek izan ziren Bilboko Ingeniaritza Eskolan monitorizatutako zirkuituak:
- Konpresoreen zirkuitu orokorra
- A konpresorearen zirkuitua
- I21 zirkuitu partziala
- Bonben zirkuitua
Monitorizatutako eremuen analisia
Monitorizatutako lau zirkuituetan hartutako neurriak analizatu ziren, horrela, kontsumoen eta eskarien urteko bilakaera eta asteko kontsumoak ohiko irakaskuntza dagoen aste batean duen bilakaera aztertzeko. Jarraian dator monitorizatutako lau zirkuituen urteko eskariari dagokion grafikoa. Maximetro baten bidez neurtu zen, eta bertan ikus daiteke eskari handia dagoen konpresoreen sistema orokorrean.
Neurri horiei esker, posible izan zen erabiltzaileen eta ekipoen jokaera patroiak ezartzea, kontsumoa optimizatzeko epe laburrerako, ertainerako eta luzerako estrategiak definitze aldera. Honako hauek dira estrategia horiek definitzerakoan aintzat hartu beharreko oharrik garrantzitsuenak: 1) irakaskuntzarik ez dagoen orduetan funtzionatzen zeuden elementuak identifikatzea; 2) zirkuituen funtzionamendua karakterizatzea eskaririk handiena dagoen momentuetan eskari hori murrizte aldera; 3) prestakuntza praktikoa ematea SBri monitorizazioaren emaitzen potentzialari buruz; 4) zuzen daitekeen funtzionamendua duten ekipoak eta egoerak identifikatzea eta eskuz desaktibatu ezin diren ekipo eta elementuak automatizatzea; 5) ekintza espezifikoak ezartzea kontsumoak murrizteko (ordutegiak berrantolatzea optimizazioa aintzat hartuz, progresiboki ekipoak ordeztea, etab.). Gainera, azpimarratzeko modukoa da zabaldu egin behar dela sistemen monitorizazioa gainontzeko zirkuitu eta zerbitzu eta ekipoetara.
Ekintza taldea
Honako hauek osatu zuten taldea: ikastegiko hiru zuzendariordek, irakasle eta ikertzaileen (II) kolektiboko bi pertsonak, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren (AZP) kolektiboko lau pertsonak eta arkitektura eta lanak zerbitzuko pertsona batek.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako proiektu kudeatzailearen harremanetarako datuak (Bizkaiko Campusa)
- Ines Pellón Gonzalez
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kalitate zuzendariordea.
Helbide elektronikoa: ines.pellon@ehu.eus