Reactivate-Universidades

BerrAktibatu+ Unibertsitateak

Ingurumen jasangarritasunerako ekimen bat unibertsitateko ikastegietan. Bertan parte hartzen duten ikasleei hautazko kredituak aitortuko zaizkie

i3-GIH 9

BerrAktibatu+ Ekintza Globalerako Plana-Global Action Plan (GAP) sareak bultzatutako programa bat da, eta bertan, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak (2018tik) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (2019tik) kolaboratzen dute.

GAP erakundeek osatutako nazioarteko sare bat da, aurrezkia sustatuaz gain, baliabideak eraginkortasun handiagoaz baliatu eta planetaren gainean eragindako inpaktu negatiboa gutxitzeko programak martxan jartzen dituena. Programa horien oinarrian dira ikuspegi positiboa, ideia errazak eta ekintza praktikoak, pertsonen ohiturak aldatzeko helburua harturik.

BerrAktibatu+ Aktibatu+ programaren jarraipena da, 2018ko apiril eta uztaila bitartean, UPV/EHUko unibertsitate komunitateko 700 pertsona baino gehiagoren parte hartzea izan zuena. Berrikuntza gisa, BerrAktibatu+ Unibertsitateak izeneko ildo espezifikoa garatu da unibertsitateetarako, gure ikastegien ingurumen inpaktua gutxitzearren proposatzen dituen gaietako batean: ura, mugikortasuna, energia, erosketa, hondakinak edo elikadura.

2018/2019 ikasturtean hurrengo ikastegiak parte hartu zuten:

Bizkaiko Campusa:

2019/2021 ikasturtean programa UPV/EHUko hiru campusetara zabaldu da. Ikastegi hauek ari dira parte hartzen:

Arabako Campusa:

Bizkaiko Campusa:

Gipuzkoako Campusa:

Programa honek GAPen laguntza teknikoa du, BerrAktibatu+ programan parte hartzen duten taldeetako pertsonak orientatzen ari dena planetaren eta pertsonen osasunaren gaineko inpaktua murrizteko neurriak ezartzerakoan. Talde horietako kideak dira irakasle-ikertzaileak (IRI), administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZP) eta ikasleak; ikasleok hautazko kredituak aitortzeko aukera izango dute BerrAktibatu+ Unibertsitateak programan aktiboki parte hartzeagatik.

BANNER-Reactivate-Araba

BANNER-Reactivate-Bizkaia

BANNER-Reactivate-Gipuzkoa