REACTIVATE-Biblioteca-Central-2019-2020

Liburutegi Nagusia

2019-2021 ikasturtea

3, 9, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Liburutegi Nagusia BerrAktibatu+ programan parte hartzen ari da 2019/20 ikasturte honetan “plastikoen kontsumoa murriztea” arloan.

Helburuak

  • Plastikoen kontsumoaren diagnostikoa egitea, baita unibertsitateko kideak material hori (bereziki plastikozko botilak eta erabilera bakarreko beste ontzi batzuk) erabiltzera bultzatzen dituzten motibazioena ere.
  • Liburutegiko langileak eta erabiltzaileak kontzientziatzea, informazio eta sentsibilizazio kanpaina espezifikoen bidez, hondakinen murrizketari aurrea hartzeko beharraz, eta, hori ezinezkoa bada, gaika sailkatzea birziklatzea eta balorizatzea errazte aldera.

Beste ohitura batzuk ere ebaluatuko dira Liburutegia eraikinaren 6. solairuko (errektoreorde desberdinak barne) energiaren erabilerari eta komuneko eskuetako paperaren kudeaketa dela-eta, energia eta bainatzeko papera aurreztea sustatuko duten sentsibilizazio ekintzak zehaztearren.

Helburu horiek zuzenean lotzen dira Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 3. helburua (osasuna eta ongizatea), 11.a (hiri eta komunitate jasangarriak), 12.a (ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) eta 13.a (klimaren aldeko ekintza).

Plana

Liburutegiko eta 6. solairuko ekintza taldeek plastikozko botilak eta erabili eta botatzeko beste ontzi batzuk zenbatu dituzte. 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturtean, bulegoetako eta gainerako instalazioetako luminarien erabilera eta 6. solairuko eskuetako eta bainuko paperaren kontsumoa berrikusi dira, hurrenez hurren, hondakin plastikoak sortzeko ohiturei eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskuetako paperaren erabilerari buruzko inkesta egin ondoren. Gainera, 2019-2020 ikasturtean, iturriko uraren kalitatearen analisia ere egin eta kalitate onekoa zela ondorioztatu zen; beraz, haren kontsumoa bultzatu zen, botilako uraren kontsumoaren kontra azalduta.

Horrekin guztiarekin, liburutegiko mahaien ondoan dauden paperontziek gaizki birziklatzeko gonbita egiten dutela egiaztatu ondoren, kendu egin dira eta plastikozko hondakinak, papera eta gainerakoak behar bezala bereizteko edukiontziak modu estrategikoan jarri dira liburutegian. Era berean, tapoiak biltzeko bi edukiontzi jarri dira, helburu solidarioekin, bai Liburutegia eraikinaren sarreran, bai 6. solairuan eta idazteko materiala biltzeko edukiontzi bat ere.

Sentsibilizazio eta komunikazio kanpainan egindako jardueren artean, kartelgintza eta hedabideetan zabaldutako mezuak nabarmendu dira. Adibide gisa, 6. solairuan, 2019/2020 ikasturtean, astero, hilabete batez, gaiarekin lotutako "Ba al zenekien…?" motako mezuak jarri ziren, eta 2020/2021 ikasturtean ekimen honi  jarraipena eman zitzaion esku-papera arduraz erabiltzearen aldeko "dekalogo" batekin.  Liburutegiko taldeak, gainera, kendutako zakarrontzi guztiak pilatu ditu eta "Agur Ben-Hur" informazio-panel bat jarri, ikusizko inpaktu handiarekin, eta zakarrontzi zaharren parte bat landareentzako loreontzi bihurtu dute.

Ekintza taldea

Liburutegiko administrazio eta zerbitzuetako langileek eta Liburutegi eraikineko 6. solairuko langileek osatzen dute taldea.

BerAktibatu+ programaren koordinatzailea Libuturegi Nagusian. Harremanetarako Informazioa:

  • Ruben Belandia (Libuturgi Zerbitzua)
    Bizkaiko Campuseko Liburutegiaren Zuzendari Atxikia, Leioa
    Posta-e: ruben.belandia@ehu.eus

  • Eneritz Ibarguengoitia eta Nekane Castillo (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordetza; Iraunkortasunaren eta Gizarte-Konpromisuaren arloko errektoreordetza)
    E-learning teknikaria; Ingurumen teknikaria
    Posta-e: eneritz.ibarguengoitia@ehu.eus; nekane.castillo@ehu.eus