REACTIVATE-Facultad-Relaciones-Laborales-y-Trabajo-Social

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

2018-2019 ikasturtea

Lan-taldea (9, 11,12 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2018/19 ikasturtean, “Hondakinak” atalean.

Helburuak

  • Hiri hondakintzat har zitezkeen Fakultateko hondakinen egungo kudeaketa aztertzea (kudeatzea eta sailkatzea), hobetzeko aukerak identifikatzeko xedearekin.
  • Langileak eta ikasleak hondakinak gutxitzeko beharraren inguruan kontzientziatzea, “hondakinik onena sortu ez den hori baita”. Hondakinak sortzea saihestezina denean, egokiro sailkatuko dira beren kudeaketa egoki bat bermatu ahal izateko.

Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 11. GIH (Hiri eta kokagune iraunkorrak); eta 12. GIH (Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak).

Plana

Prozesu hau abiarazteko, ekintza taldeak garbiketaren ardura duten pertsonak elkarrizketatu ditu, hala, komunikazio kanpainaren jo muga izan daitezkeen osagaiak adosteko. Bestalde, 2. solairuko kafe makinaren alboan dagoen paperontzia erabiltzaileek egindako erabileraren jarraipena egin du.

Egindako lehen lanei jarraipena emateko, ekintza taldeak hainbat kartel prestatu ditu ikastegiko pertsonala kontzientziatzeko hondakinak gaika biltzeko edukiontzi eta paperontzien erabilera egokiaz, baita ikastegiko sarreran dauden hautsontzienaz ere. Kafemakinan, bestalde, katilu berrerabilgarrien erabilera bultzatzen ari da  hondakinen ekoizpena prebenitzeko. Aldiberean, kanpaina bat prestatu da erabiltzaileak gizabideaz sentsibilizatzeko, batez ere ingurumena zaintzeari buruz, honakoen bitartez: kartelak, gizarte sareak, ikastegikoTBko pantailak, bilerak taldeen ordezkariekin eta Ikasleen Kontseiluarekin.

Ekintza taldea

Taldeak ondokoak biltzen ditu: ikastegiaren dekanotzako langileak, irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, kontratatutako enpresen langileak (garbitasuna) eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Harremanetarako informazioa  

  • Angel Elías Ortega
    Lan Harreman Fakultateko dekanoa eta Enpresa Zuzenbidea Saileko irakaslea
    Posta-e: angel.elias@ehu.eus

REACTIVATE-GALERIA-Facultad-Relaciones-Laborales-y-Trabajo-Social

Kartelak