REACTIVATE-Facultad-Informatica-2019-2020

Informatika Fakultatea

2019-2021 ikasturtea

Lan taldea (7, 9, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUren Informatika Fakultatea Berraktibatu+ programan parte hartzen ari da "energia" gaian.

Helburuak

  • Fakultateko energia kontsumoa aztertzea eta energia kontsumoarekin lotutako ohitura iraunkorrak hartzea sustatzea

Helburu hauek zuzen zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH):  7. GIH (energia eskuragarria eta ez kutsagarria), 9. GIH (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Plana

Lantaldeak fakultateko azken urteetako kontsumo elektrikoari buruzko azterketa egin du, egungo kontsumoa eta kontsumoak urteetan zehar eta urte sasoi desberdinetan duen aldakortasuna zein den jakiteko. Ikastegiko erabiltzaileen energia kontsumitzeko ohiturei buruzko informazioa ere bildu da.

Hala eta guztiz ere, fakultateko (behean) energia kontsumoa hobetzeko diagnosi gida praktikoa eta proposamenak diseinatu dira.

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Informatika Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Xabier Arregi Iparragirre
    Hizkuntza eta Sistema Informatikoen saileko irakaslea
    Posta-e: xabier.arregi@ehu.eus