REACTIVATE-Centro-Carlos-Santamaria-2019-2020

Carlos Santamaría Zentroa

2019-2021 ikasturtea

Lan taldea (3, 6, 7, 9, 11, 12, 13, 14, 15 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroa  ReActívate+ programan parte hartzen ari da 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan, "hondakinen sorrera murriztea" eta "ohitura iraunkorrak" gaietan, hurrenez hurren.

Helburuak

  • Zentroan sortzen diren hondakinen bolumena murriztu eta, behar izanez gero, prebenitu, zehazkiago plastiko, ontzi eta paperezko hondakinak.

  • Covid-19aren osasun krisiaren ondoren hartutako ohitura berriak kontzientziatzea eta ezagutzea, eta ohitura osasungarriak gauzatzea: elikadura jasangarria, hurbileko produktuak erostea, aisialdia eta denbora librea, etab.

Helburu horiek zuzenean lotzen dira Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 3. helburua (Osasuna eta ongizatea), 6.a (Ura eta saneamendua), 7.a (Energia eskuragarria eta ez kutsagarria), 11.a (Hiri eta komunitate jasangarriak), 12.a (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak), 13.a  (Klimaren aldeko ekintza), 14.a (Itsaspeko bizitza) eta 15.a (Lehorreko ekosistemen bizitza).

Plana

2019-2020 ikasturtean, eta behin zentroan sortutako hondakinen bolumenari buruzko informazioa bildu ondoren, lantaldeak hondakinei buruzko memoria bat idatzi du, zehazki, honako kontsumoez: ontziak, komunetako paper eskuoihaltxoak, aterki ontzien plastikoak eta fotokopiagailuen inprimatzeak. Memoria horretan, neurri batzuk aurkezten dira eguneroko ohituretan aldaketak eta kontsumo arduratsua sustatzeko.

Era berean, 2020-2021 ikasturtean, ekintza taldeak "Positiboa Naiz" kanpaina garatu du zentroko sare sozialen (Twitter, Instagram eta Facebook), kartelen eta abarren bidez, eta unibertsitateko kide guztiak animatu ditu argazkiak igotzera, Covid-19aren osasun krisia bizitu denetik eskuratutako ohitura jasangarri berriak erakuts ditzaten. Eskerrak emateko, kanpainan parte hartu duten pertsona guztiak zozketa batean sartu dira.

Ekintza taldea

Taldea, nagusiki, Gipuzkoako campuseko Bibliotekan ari den administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak osatzen du, Gipuzkoako campuseko errektoreordetzaren laguntzaz

Reactívate+ programaren koordinatzailea Carlos Santamaría zentroan. Harremanetarako Informazioa

  • Marian Piñeiro Fernández
    Gipuzkoako Campuseko unibertsitate Bibliotekaren zuzendaria
    Posta-e: marian.pineiro@ehu.eus

REACTIVATE-GALERIA-Centro-Carlos-Santamaria-2019-2020

Kartelak