Bilboko Hezkuntza Fakultatea
2019-2021 ikasturtea
UPV/EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatea Berraktibatu+ programan parte hartu du 2019/20 ikasturtean, "Elikadura eta hondakinak" gaian.
Helburuak
- Elikadura osasungarria, osasuntsua, orekatua eta hurbilekoa sustatzea, fakultateko kolektibo guztiei zuzendutako ekintzen bidez, elikadura ohiturak aldatzeko vending produktuei eta janari prozesatu eta ontziratuari dagokienez.
- Jardunbide egokiak ezar daitezen sustatzea, ikastegiko jardueretan sortzen diren kafe edalontzi eta paper hondakinen kantitatea murrizteko; horretarako, bultzatuko da norberaren edalontzia erabiltzea, lanak formatu digitalean ematea eta lehengaiak berrerabiltzea eta birziklatzea.
Helburu hauek zuzen zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea), 9. GIH (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).
Ekintza taldea
Taldea fakultateko ikasleek osatzen dute, batez ere, zuzendaritzak, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek lagunduta.
Berraktibatu+ programa bi irakasgaitan sartu da: Gizarte Hezkuntzako Graduko “Garapen Jasangarrirako Hezkuntza” eta Lehenengo Hezkuntzako Graduko “Natura Zientziak Lehenengo Hezkuntzako Ikasgelan I”.
Berraktibatu+ programaren koordinatzailea Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Harremanetarako Informazioa
-
Unai Ortega Lasuen
Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea
Correo-e: unai.ortega@ehu.eus -
Maria Arritoketa Ortuzar Iragorri
Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea
Correo-e: arritxu.ortuzar@ehu.eus