Belaunaldien arteko solasaldia Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan (II. Edizioa)
Iraganetik jasoz eta etorkizunera begiratuz
Lekua: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioia
Ordua: 9:30-13:30
Programa
09:30-10:00 | Harrera Instituzionala |
---|---|
10:00 -10:30 | Graduko ikasleek esperientzia geletako ikasleentzat GIHen inguruan prestatutako eskutitzak irakurri eta eurek egindako artelanen azalpena |
10:30-10:45 | World Café dinamikaren azalpena |
10.45-11.15 | GIH-en inguruko Erakusketaren inaugurazioa + Kafe atsedena |
11.15-12-45 | Belaunaldien arteko solasaldiak GIH-en inguruan World Café dinamikaren bidez |
12.45-13.20 | Talde-lan bakoitzaren emaitzak eta ondorioak amankomunean jarri |
13.20-13.30 | Jardunaldiaren itxiera |
Etorkizun bidezkoago, kulturarteko eta iraunkor baterantz aurrera egiteko, pertsonen arteko loturak ezinbestekoak dira, bai tokikoen artean bai munduko leku desberdinetakoen artean. Horretarako, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturartekotasun Minorretik, Zabalketa euskal GKEarekin jarri zen harremanetan, eta tokikoa-globala ikuspegia lantzen duen kasuaren metodologia erabilita, lehen eskutik ezagutu genuen munduko beste toki batzuetako kultura-egoera; Zabalketak garatzen dituen garapen proiektuen bidez. Gainera, balioa eman zitzaion belaunaldien arteko topaketak indartzeari; beraz, Arabako Esperientzia Gelekin jarri ginen harremanetan, eta horrek aukera eman zuen UPV/EHUko graduko ikasleen eta 55 urtetik gorakoen artean harremana egon zedin.
Hezkuntza-berrikuntzako esperientzia horrek ikaskuntza-guneak sortzeko aukera eman du, kultura eta belaunaldien artean esperientziak, emozioak eta proposamenak trukatzeko, eta nahi dugun etorkizuna ikuskatzeko, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) eta 2030 Agenda erreferentziatzat hartuta. Kulturartekosun Minorreko ikasleen grinetatik hasita, eta aurreko edizioko emaitzak eta proposamenak kontutan izanik, 2019-2020 ikasturtean belaunaldien arteko topaketa berri bat egin egingo da, Kulturartekotasun Minorreko ikasleen eta Esperientzia Geleko “Iraunkortasuna gizarte- eta ingurumen-krisiari erantzuteko. Etorkizun iraunkor bat eraikitzen lagun dezakegu?” izeneko irakasgaiako ikasleen artean.
Hezkuntza esperientzia hau geletako tailerrekin hasi zen; ondoren, graduko ikasleek Esperientzia Geletako ikasleei idatzi zieten GIH ezberdinen inguruko erronken inguruan euren desiotako etorkizuna irudikatuz, eta, bukatzeko, erakusketa bat antolatu da, eta belaunaldien arteko topaketa bat egin, bakoitzaren esperientziak, oroitzapenak eta emozioak kontatzeko, eta nahi dugun etorkizunerako lerroak marraztu dira: bidezkoagoa, kulturartekoa eta irakunkorra. Honetarako, iraganeko balioak berreskuratuko dira.
Topaketa hau World Cafe (Munduko kafea) metodologiaren bidez egingo da hurrengo otsailaren 20an; metodologia honek elkarrizketa-sareak sortzen ditu, benetako bizitzako egoeretan garrantzitsuak diren kontuei buruz. Gainera, egun horretan inauguratuko den erakusketa eskuragarri izango da Martxoaren 3-ra arte (Hezkuntza Fakultateko 1 solairuan).