ozeano-belaunaldia-surfrider-2024

OZEANO Belaunaldia: EKIN!

Itsasoa babesten parte hartzen duen komunitate bateko kide izan nahi duzu?

Ekintza - Zabor-bilketa
Data: 2024ko maiatzak 11
Ordua: 12:00
Lekua: "Playa del Carbón" hondartza (Sopela)

Surfrider-etik eta UPV/EHUtik itsas zaborren bilketa bat egitera gonbidatzen zaitugu, maiatzaren 11n Sopelako "Playa del Carbón" hondartzan egingo duguna.

Surfrider GKEak hiru arlo espezifiko lantzen ditu, eta horietan erakundeak esperientzia handia lortu du azken 30 urteetan: itsasoko zaborrak, uraren kalitatea, kostaldeko garapena eta klima-aldaketa.

Surfrider Europe 1990ean sortu zuen bere ingurunea babestu nahi zuen surflari talde batek. Surfrider Europe-k bere DNAn herritarrak mobilizatzen ditu ozeanoa eta itsasertza babestearen alde. Surfrider Espainiak Surfrider Europe-ren misioa estatu mailara eraman du.

Denok lagun dezakegu ohiturak eta jardunbide egokiak aldatzen. Izan ere, gutako bakoitzaren batasunari esker, ekintza kolektiboa posible da: herritarrak, administrazioak, sektore pribatua, ikasle-komunitatea, unibertsitateak, kirolariak, etab. Guztion inplikazioak bakarrik ahalbidetuko du aurrean ditugun ingurumen-erronkak gainditzea.

Zer egingo dugu?

  • Itsas zabor-bilketa "Playa del Carbón" hondartzan (Sopela) burutuko da, maiatzaren 11n (larunbata), 12:00etik 14:00etara, gutxi gorabehera. Lehenik, Euskadiko itsas zaborren problematikari buruz hitz egingo dugu, ondoren bilketa egingo dugu eta, azkenik, bildutakoa kuantifikatuko dugu Ocean Initiatives protokoloari jarraituz.
  • Topagunea hondartzako aparkalekua izango da: https://maps.app.goo.gl/bHUd1YTe629vqwy66
  • Surfrider-ek material guztiak ekarriko ditu. Ez ahaztu kantinplora batean ura eta arropa erosoa eramatea.

Zer arrazoi daude parte hartzeko?

  • Ingurumena babesteko: ekintza praktikoa natura osoan, lagunekin edo ezagun berriekin tarte batez gozatzen duzun bitartean.
  • Mezua zabaltzeko: Parte hartzeak jendea itsasoko zaborraren arazoaz sentsibilizatzen laguntzen du.
  • Irtenbidearen parte izateko: legeetan eragiteko eta hondakinak jatorrian murrizteko aukera ematen dio Surfriderri, boluntarioen parte-hartzeari eta hondakinei buruz bildutako informazioari esker.
  • Herritarren zientziari eta itsas hondakinei buruzko datuak hartzearen garrantziari buruz ikastea.

Nola eman izena?

Deitu edo bidali WhatsApp bat 688684611 zenbakira.

surfrider-ekintza-argazkiak-2024

"Playa del Carbón" izeneko hondartzan egindako ekintzaren argazkiak