CBL-2017-2018-Sostenibilidad-recursos-habitos-culturales

Baliabideen iraunkortasuna eta ohitura kulturalak

Unibertsitateko jarduera kulturalak sare moduan jardun behar du unibertsitateko komunitatea osatzen duten pertsonen arteko harremanak sortzaileak, kritikoak eta berritzaileak izan daitezen. Unibertsitatetik bertatik egindako sortze-lana gizarteari ezagutzera emateko plataforma izateko ez ezik, jarduera kulturalak sustatzaile gisa jardun behar du komunitatean kritikara, sorkuntzara, elkar eragitera eta ezagutzera bideratutako praktikak bultzatzeko. Arabako campuseko ikasleen ohituren eta sarbidearen diagnostikoarekin hasi gara; hala, inkesta pilotu bat egin dugu, kulturan parte hartzeko oztopoak eta sorkuntzarako interesguneak antzematea ahalbidetuko diguna.

  • Koordinatzailea: Victoria Ateca Amestoy
  • Harremanetarako helbidea: victoriamaria.ateca@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
    • Arte Ederren Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18) eta II (2018/19)