Arabako akademiaren eta industriaren arteko aliantzak ehuntzen lurraldearen garapen jasangarrirako
Ordutegia: 12:00-13:30
Lekua: Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoa. Nieves Cano kalea 12, 01006 Vitoria-Gasteiz
Modalitatea: aurrez aurrekoa (leku kopuru mugatua) eta online webex plataformaren bidez
Norentzat:
Iraunkortasunaren arloa interesatzen zaien ETEetako langileak eta proiektu jasangarriekin lotura duten ikasleak eta irakasleak.
Izen ematea
Testuingurua eta helburuak
Araban garapen jasangarria indartzeko eta zabaltzeko diharduten eragileen konpromisoa eta lana ikusgai egin eta errekonozitu nahi du Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzak, Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiak (DFA/AFA) sustatzen duen entitateak. Bestalde, indarrak batu nahi ditu lurraldeak aurrera egin dezan “inor atzean utzi gabe”.
Horregatik, Garapen Iraunkorraren Helburuen (GIH) bi talde eragilek 9-Industria, berrikuntza eta azpiegitura eta 4-Kalitatezko hezkuntza jardunaldi hau antolatu dute hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza moduan.
Jardunaldian, Arabako industriak eta Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gauzatutako ekintza eredugarrien eta nabarmengarrien berri emango dute.
Kudeaketa Aurreratuaren 27. Europar Astearen barruan egingo da.
Programa
12:00-12:10 |
Arabako Foru Aldundiko eta UPV/EHUko agintarien ongietorria.
|
---|---|
12:10-12:20 |
Jardunaldiko helburuen eta egitarauaren zein talde eragile sustatzaileen aurkezpena
|
12:20-12:50 |
Arabako industria ehuneko garapen jasangarriko jardunbide egokien eta erronken azalpena
|
12:50-13:20 |
Mahai ingurua ikerketa taldeen eta irakaskuntza berritzaileko taldeen ordezkariekin eta Arabako Campuseko lankidetzako ekimenen zein aukeren aurkezpena
|
13:20-13:30 | Ekitaldiaren amaiera AFAko eta UPV/EHUko ordezkariekin |
Harremanetarako
- Helbide elektronikoa: iraunkortasuna@ehu.eus
- Telefono zenbakia: 94 601 30 83 (Nekane)