Solicitud de Recogida: Procedimiento y Calendario

Jasotzeko eskaera: prozedura eta egutegia

UPV/EHUko hondakin sanitarioen bilketa eta kudeaketa Iraunkortasunerako Zuzendaritzak (Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza) zuzentzen eta koordinatzen du.

Kudeaketa agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batek egiten du: STERILE SERVICES. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira
 

Eskaria egiteko prozedura

  • Iraunkortasunerako Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri inprimakia  • hondakin sanitarioak kentzea eskatzeko nahiz ontzi berriz hornitzeko eskatzeko. Inprimakia betetzeko urratsak hauek dira:
    • Ekoizlea identifikatzeko eremu guztiak bete behar dira.
    • Ez da ahaztu behar zentroaren Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (NIMA).
    • Hondakin mota bakoitzerako erretiratu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da, ontzi bakoitzaren edukieraren arabera.
    • Mota eta edukiera bakoitzeko hornitu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da.
    • Betetako inprimakia bidali behar da.
  • Zentro edo sail ekoizleak hondakinak jasotzeko eta ontziak hornitzeko eskaerak egin ondoren, zentroak edo sailak eskaera jaso izanaren ohar bat jasoko du posta elektronikoz eskaeraren inprimakian adierazitako helbidean. Ondoren, zentroak edo sailak horiek jasotzeko egun zehatzaren oharra jasoko du.
  • Jaso ondoren, zentro edo sail bakoitzeko arduradunak jasotze albarana sinatu beharko du eta hori eskaneatuta bidali posta elektronikoz UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzaileari (isaac.barrio@ehu.eus – Tel.: 943 018 164). Hartara, zikloa osatuko da.

Eskaeren eta hondakin sanitarioen bilketen egutegia

Hondakin sanitarioak jasotzea eskatzeko ez dago bilketa egutegi zehatzik, enpresa kudeatzailearen kontratazio agirian eta 21/2015 Dekretuan adierazitako biltegiratzeko gehienezko denboretan ezarritakotik harago.

  • Bizkaiko Campuseko zentroak: urteko ostiral guztietan jasoko dira (batik bat Medikuntza Fakultatean eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean).
  • Arabako Campuseko zentroak: bilketak eskaeren arabera egingo dira, eta Campuseko bilketak Farmazia Fakultateko eta Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroko eskaerekin koordinatzeko ahaleginak egingo dira. Hilean behin bilduko dira.
  • Gipuzkoako Campuseko zentroak: bilketak eskaeren arabera egingo dira, eta Campuseko bilketak Kimika Fakultateko eskaerekin koordinatzeko ahaleginak egingo dira. Hilean behin bilduko dira.

Harremanak enpresa kudeatzailearekin (STERILE SERVICES)

Bilketa eskaerei buruzko zalantzetarako: Ander Etxebarria -  aetxebarria@sterileservices.es /                 T.: 635 730 041.

 

Hondakin sanitarioetara itzuli

Solicitud Residuos Sanitarios