FORMACION-RESIDUOS-SANITARIOS-2018

Hondakin sanitarioen kudeaketa UPV/EHUn

Prestakuntza. 2018ko azaroa

Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak, UPV/EHUko Iraunkortasuneko zuzendaritzaren bitartez eta gure unibertsitatean hondakin sanitarioak kudeatzen dituen STERILES SERVICES enpresarekin elkarlanean, bi prestakuntza bilera antolatu ditu, hondakin sanitarioak kudeatu eta/edo sortzen dituzten UPV/EHUko langileei zuzenduak.

Egunak, tokiak eta ordutegia:

CAMPUSA EGUNA ORDUTEGIA TOKIA IKASGELA
Bizkaia azaroak 20 11:30 - 13:30 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Erabilera anitzeko ikasgela (1. A1)
Araba azaroak 22 11:30 - 13:30 Farmazia Fakultatea 1.1 ikasgela

 

Helburua:                                                          

Elkarrekin aztertzea UPV/EHUko ikastegi, sail eta laborategi bakoitzean hondakin sanitarioak bereizteko erabiltzen diren prozedurak eta, EAEn hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzko martxoaren 3ko 21/2012 Dekretuari jarraiki, amankomunean jartzea egiten diren jarduera egokiak eta hobe daitezkeen alderdiei ekitea sailkapena, minimizazioa, ontziratzea, etiketatzea, biltegiratzea eta hondakinak batzeko ohituren alorretan.

Edukiak:                   

  1. Sarrera.
  2. Hondakinen hierarkizazioa.
  3. Hondakin sanitarioak: multzoak eta araubidea.
  4. Jarduera egokiak hondakin sanitarioak minimizatzeko.
  5. Ikastegi barruko gestioa: UPV/EHUko gestio prozedurak, sailkatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltegiratzeko.
  6. Ikastegitik kanpoko gestioa: bilketa, garraioa eta tratamendua.

Izen-ematea:                                                    

Ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da. Plaza mugatuak.

  • AZPko langileak: Langileen atariaren bidez (2018ko azaroaren 9a baino lehen)
  • IIP: Izena emateko inprimakiaren bidez (2018ko azaroaren 13a baino lehen)
  • Graduko ikasleak, eremu biosanitarioan ari badira GRALa egiten, eta graduondoko ikasleak: Izena emateko inprimakiaren bidez (2018ko azaroaren 13a baino lehen)

Informazioa eta harremanetarako datuak