UPV/EHUko Artxibo Nagusia Unibertsitateko organoek sortu edo Unibertsitateko Dokumentuak Kudeatzeko Sistemaren esparruan kudeatutako dokumentuen multzo organikoa da, edozein forma edo euskarri material dutela ere. Dokumentu horien fidagarritasuna, benetakotasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen ditu, eta, horrela, Unibertsitatearen jardueren eta eragiketen froga fidelak izatea ahalbidetzen du. UPV/EHUko Artxibo Nagusia deitzen zaio, halaber, artxibo-sistemaren koordinazioaz arduratzen den unitateari eta hura kokatzen den zentroari. Unibertsitateko Idazkaritza Nagusia da Artxibo Nagusiaren arduraduna, eta, beraz, haren gaineko eskumena du.
UPV/EHUko Artxibo Historikoa Artxibo Nagusiaren barruan dago. Artxibo Nagusiak unibertsitateko dokumentu-ondarea gorde eta zabalduko du, eta bere balio informatibo, historiko eta kulturalagatik unibertsitatearen bilakaera juridiko eta administratiboaren bermea den dokumentazioa iraunkorki gordeko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-ikasketen antolakuntzaren eta bilakaeraren memoria kolektibo bihurtuz.
Unibertsitateko Artxiboak gardentasuna bermatzen du unibertsitatearen gestio lanean, baita dokumentuetara irispidea izateko eskubidea ere, Konstituzioak eta legeek aitortutako mugen barruan. Halaber, artxiboa atxiki egiten zaio Artxibategien Aldarrikapen Unibertsalari (kode hori UNESCOaren Batzar Nagusiak onartu zuen bere 36. bilkuran, 2011ko azaroaren 11an )
Unibertsitateko Artxiboa kidea da: