artxibo_orokorra_zerbitzuak

Artxibo orokorraren zerbitzuak

Artxibo Nagusiaren ardura da UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko zerbitzu nagusien dokumentuak gestionatzen direla bermatzea. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko zentro eta zerbitzu guztiei aholku ematen die dokumentuen gestioari buruz, halakorik behar dutenean.

Dokumentuen gestioa: transferentziak eta maileguak

Unibertsitateko administrazioarentzako zerbitzuak

  • Dokumentuak Artxibo Nagusira transferitu edo bidaltzea.

Transferentzia da dokumentuak —edozein euskarritakoak— Artxibo Nagusira bidaltzeko prozedura. Bulegoek sortutako dokumentuek pixkanaka balio administratiboa galdu, eta, horren ondorioz, bulegoek gero eta gutxiagotan kontsultatzen dituztenean, artxibora bidaltzen dituzte. Ikastegi edo zerbitzu batek dokumentazioa bidali gura badu Artxibo Nagusira, lehendabizi harremanetan jarri behar da berarekin, hark prozesua nola egin azal diezaion.

Dokumentazioarekin batera BIDALKETA INPRIMAKIA igorri behar da. Beherago esteketan eskura daitezke inprimakia eta bera betetzeko arauak. Artxiboak ez du dokumentaziorik onartuko baldin eta berarekin batera INPRIMAKIA bidaltzen ez bada, bertan adierazita zelako dokumentuak transferitu nahi diren eta zenbat.

  • Mailegua

    Dokumentazioa bulego sortzaileei baino ez zaie uzten maileguan.

Ikertzaileentzako zerbitzuak

UPV/EHUren dokumentazio funts batzuek balio handia dute ezagutzeko bai haiek sortu zituzten hezkuntza erakundeak eta bai hiru euskal hiriburuen historia.

Hauek dira Artxibo Nagusiak ikertzaileei eta herritarrei gaur egun eskaintzen dizkien zerbitzuak:

  • UPV/EHUren dokumentu funtsen eta haien eskuragarritasunaren inguruko informazioa.
  • Erreferentzia tresnen kontsulta.
  • Antzinako eskola eta fakultateen dokumentu funtsak kontsultatzea.

UPV/EHUko Artxibo Nagusiak tramitatzen eta kudeatzen ditu funts horiei buruzko kontsultak. Material horiek kontsultatzeko, interesatua akreditatu egin beharko da. Dokumentazioan agertzen baldin bada pertsonen segurtasun, ohore edo intimitatearekin zerikusia duen daturik, datuen jabeek edo haiek idatziz baimendutako pertsonek baino ezin izango dituzte dokumentuok eskuratu eta kopiatu. Ez da baimenik beharko datuen jabea hil zenetik 25 urte igaro badira, edo 50 urte joan badira azken dokumentuaren datatik. Dokumentuak kontsultatu edo kopiatu nahi izanez gero, formulario bat bete beharko da eta UPV/EHUko Artxibo Nagusira bidali NANaren kopiarekin batera.

  • Aintzinako eskola eta fakultateen funtsetako dokumentuen kopiak.

Herritar guztien esku dauden dokumentuen kopiak baino ezin izango zaizkio eskatu artxiboari. Kopia horiek digitalak izango dira eta aplikatuko zaizkie UPV/EHUn indarrean dauden tarifak.