Egitarau soziala

Egitarau soziala

Pintxoak, kafea, gozokiak, hamaiketakoa edo afaria eta beste interesgune batzuk hartzeko gomendatutako lekuak

(Izan konfiantza gure batzorde antolatzaileko kideengan. Ikertzaile bikainak izateaz gain, bizitzako plazer txikiez gozatzen ere badakite!)
 

Pintxoak eta janaria

 

  • Aldapa Taberna: Zalantzarik gabe, hiriko kafetegirik onena, gure bisitari italiarretako batzuek berretsia.
  • PerretxiCo: Pintxo bikainak. Garesti xamarra, baina merezi du bisitak. Gosaltzeko menua ere eskaintzen du.
  • Sagartoki: Bere arrautza pintxo famatua (barruan arrautza gorringo gozoa duen patata-poltsiko fina) erabateko arrakasta da. Hirugiharrarekin edo boilurrarekin eska dezakezu (aukera begetarianoa).
  • Berenjenal: Pintxo onak eta tortilla mota ezberdinak; hamaiketakorako ere irekitzen du.
  • La Glandula Gasteiz: establezimenduaren kontzeptu berria (kafetegia, jatetxea eta liburu-denda). Kalitate-prezio erlazio ona.


Kafea eta gozoak

  • Velvet Bakery: Gozokiak eta muffinak dituen kafetegia . Irabiakiak, tartak eta gailetak ere eskaintzen dituzte. Probatu labean egindako gazta-tarta!
  • The Tap: Te edo kafe baterako aukera ona.

 

Tortilla eta bokatak

 

  • Bar Txiki: Hiriko tortillarik onena? Probatu egin beharko duzu, eta eztabaida konpontzen lagundu. Tokiko merkatuan dago, eta opari gastronomikoak ere eros ditzakezu (urdaiazpikoa, txorizoa, txistorra…).
  • El Siete taberna: Hiriaren bihotzean kokatua. Eguneko menu eskuragarria eta tradizionala. Pintxoak, tapak eta ogitartekoak. Probatu bertako oilasko ogitarteko osoa! Giro bikaina ostegun gauetan.


Jatetxe bereziak

  • Black Salad: Gure jatetxe begano gustukoena, bazkariak ematen ditu, etxera eramateko aukera ere badute. Unibertsitatetik (eta sinposioaren lekutik) gertu dago.
  • Ta-than beers and burgers: Hanburgesa izugarriak prezio onean. Euren leloa honakoa da: "Pasatzen bazara eta irekita bagaude, irekita gaudela esan nahi du", hau da, ez dute ordutegi finkorik. Unibertsitatetik eta sinposiotik gertu dago ere.
  • Fuxiang: Txinatar bezeroek gomendatutako janari txinatarra. Merkea eta gozoa, plater txinatar tradizionalen aukera handiarekin.
  • Dottor Pizza: Gure taldekide italiarrak ez du Italia faltan somatzen. Eramateko ere eskuragarri.
  • O Moinho: Portugaldar jatetxe bat da, erdigunetik urrun samar dagoena baina bertako olagarro eta bakailao platerek harrituta utziko zaituzte.
  • Nalu Poké Vitoria: Otordu osasungarri bat egiteko aukera ona. Aukeratu zure osagaiak eta sortu zure hawaiiar entsalada!
  • El Parral: Etxean egindako sukaldaritza begetarianoa eta kalitatezkoa oso gomendagarria da.
  • Cómeme:  bere natxoengatik (gaztaz beteak) eta bere giro lasai eta ederragatik ezaguna. 

Tabernak:

  • O'Connors: Garagardo-aukera zabala, Katedral Berriaren ikuspegi zoragarriarekin.
  • Kitsch: Hiriko alde zaharrean artisau-garagardoak dastatzeko leku ezin hobea.


Gomendatutako ibilbideak:

  • Salburua
  • Olarizu
  • La Senda Bidea
  • Armentia basoa
  • Añanako Gatz Harana
  • Errekaleor
  • La Florida parkea


Gune interesgarriak:

  • Katedral zaharra
  • Katedral berria
  • Artium (Arte Garaikide museoa)
  • Arabako Fournier Karta Museoa
  • Arte Ederretako Museoa