Información abstracts

Proposamenak bidaltzeko informazioa

Proposamenak bidaltzeko informazio orokorra:

Proposamenak 2025eko martxoaren 14a baino lehen bidali behar dira, 23:59ak baino lehen (munduko ordua), horretarako dagoen formularioaren bidez. Euskaraz, gazteleraz zein ingelesez egon daitezke. 

Zure proposamena bidaltzeko, bete ezazu dagokion inprimakia honako jarraibide hauen arabera:

  • Times New Roman izango da erabili beharreko letra. 
  • Egileen izenak eta haien afiliazioak 11 tamainan agertu behar dute. 
  • Txertatu lerro jauzi bat izenburuaren eta egileen izenaren artean, eta beste lerro jauzi bat egileen izenaren eta afiliazioaren artean.
  • Proposamenaren izenburuak 12 tamainakoa izan behar du, letra lodiz eta erdian.
  • Proposamenak orrialde bat izango du gehinez ere. 
  • Lerroarteak 1 izan behar du.
  • Proposamenaren luzapenak ezin du laburpenaren testua duen orrialde bat gainditu. Bigarren orrialde bat ere onartuko da erreferentzia, irudi, taula eta abarretarako.
  • Dokumentuaren marjinak hauek izan behar dira: 2,5 cm goiko eta beheko ertzetan eta 3 cm eskuineko eta ezkerreko ertzetan.
  • Mesedez, igo 2 pdf: bat egileen izenekin eta afiliazioarekin eta bestea anonimizatuta, hau da, datu horiek gabe, baina bere espazioa errespetatuz.

Batzorde antolatzaileak dokumentu bat egin du txantiloi gisa, proposamenaren idazketa bideratzeko (ikus honekin batera doan dokumentua).

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: congresoajlvitoriagasteiz2025@gmail.com

2025eko urriaren 1etik 3ra Gasteizen elkar ikustea espero dugu!