Itziar Laka

Itziar Laka

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria. 1990ean doktoratua Massachusetts Institute of Technology-n Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections, izeneko tesiarekin (Garland-ek 1994ean argitaratua); 1990-1995 artean, New Yorkeko University of Rochester-en irakasle. Viena, Utrecht, Napoles eta Río de Janeiroko unibertsitateetan izan da irakasle gonbidatua, eta ikertzaile gonbidatua  Netherlands Institute for Advanced Study in Humanities (NIAS), eta Instituto Universitario Ortega y Gasset-en, beste batzuen artean. Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da, eta Euskaltzain urgazlea. Interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language (1996) gramatikaren egilea. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.

Web orria

Laster egingo den biltzarrari buruzko informazio gehiago.
 

Elena Castroviejo

Elena Castroviejo

Elena Castroviejo Hizkuntzalaritzan doktoratu zen Universitat de Barcelonan (2007), harridura-perpausei buruzko tesi batekin. Doktorego-ondoko ikertzaile gisa aritu zen Goethe-Universität Frankfurt am Main, University of Chicago (Kataluniako Generalitatearen Beatriu de Pinós beka batekin) eta ILLA-CSICen (Ramón y Cajal kontratu batekin). 2015ean Euskal Herriko Unibertsitatera iritsi zen Ikerbasque Research Fellowship bati esker, eta Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldean (HiTT) sartu zen. 2020az geroztik, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko ikertzaile doktore iraunkorra da. Bere ikerketa lerroak semantika formala eta pragmatika esperimentala dira; zehazki, esanahi motak, gradualtasuna eta modifikazioa, eta diskurtso egitura eta informazio egitura ikertu ditu, besteak beste (normalean hizkuntza erromantzeetako datuekin). Halaber, Language in Neurodiversity Lab (Lindy Lab) taldearen sorreran parte hartu du, garapen atipikoa duten pertsonen hizkuntza-gaitasunak eta gaitasun kognitiboak ikertzen dituena.

Web orria

Laster egingo den biltzarrari buruzko informazio gehiago.