Informazio turistikoa
Informazio turistikoa

- Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Nola heldu:
Trenez: Tren geltokia Gasteizko erdigunean dago, eta konferentziaren egoitzatik 2 minutura baino ez. Horregatik, Espainia eta Portugaleko hiri gehienetatik edo Frantziatik bidaiatzen baduzu, Gasteizera trenez joatea gomendatzen dizugu.
Hegazkinez: Trenez konexio onik ez baduzu, Gasteizek hegaldi zuzen erregularrak ditu Sevillara, Malagara, Alacantera, Mallorcara, Kanaria Handira eta Tenerifera Espainian, baita Bruselara (Belgika), Kolonia-Bonnera (Alemania) eta Milanera (Italia) ere (baina ez egunero). Aireportutik hirira joateko autobusak daude; aireportua eta hirigunearen arteko autobus txartelak hemen eros daitezke.
Bestela, Bilboko Aireportua da gertuen dagoen aireportu nagusia, egunero hegaldiak egiten baitira Espainiako eta Europako hiri askotara. Aireportua Gasteiztik 75 kilometrotara dago, eta ibilbideak 60 minutuko iraupena du taxiz, autobusez, ordea ordu bat eta 45 minutura (aireportutik Bilabo Intermodal autobus-geltokiraino ohiko autobusa hartu behar da, eta handik Gasteizerako ohiko autobusa hartu. Irteerak 30-60 minuturo izan ohi dira) (txartelak hemen).