EHU edonondik
UPV/EHUko titulazioetan ikasgelaz kanpoko irakaskuntza garatzeko oinarriak eta jarraibideak
COVID19k eragindako osasun larrialdiko egoera dela eta, UPV/EHUren aurrez aurreko jarduera akademiko guztia bertan behera geratu da, egoera hori iragan arte.
Irakaskuntza jarduera eta jarduera akademiko presentziala bertan behera uzteak abian jartzen du EHU edonondik estrategia UPV/EHUko titulazioetan irakaskuntza ez presentziala garatzeko baldintzak sortzea helburu duena, COVID 2019 koronabirusaren pandemiaren ondoriozko salbuespen egoeretan. Azken helburua da ikaskuntza ingurune hautabidezko eta lankidetzakoak sortzea, orain arte modu presentzialean gauzatzen diren irakasgaiak garatu ahal izateko.
Elkarri lotutako lana da EHU edonondik estrategia, hainbat eragilek parte hartzen dutelarik bertan. Horiek guztiak beharrezkoak dira irakaskuntza eta ikaskuntza baldintza eta egoera hauetan burutzeko.