OLIMPIADAS-GEOLOGIA-2022

Geologiako XIV. Olinpiadak

2022ko martxoak 4

Bertan bizi garen arren, oraindik ere, gizateriaren gehiengo batentzat guztiz ezezaguna da Lurra. Geologiaren laguntzarekin gure Planeta ezagutzen eta bertan gertatu eta gertatzen diren prozesuak ulertzen ikasten dugu. Geologiako Olinpiaden bitartez DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagupena garatu nahi dugu, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohar daitezen.

Parte hartu ahal izango dute 2021/2022 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko DBH-ko 4. mailako edo batxilergoan matrikulatutako ikasleak, eta 19 urte bete ez dutenak.

Anima itzazu parte hartzera. Horrela izatekotan bidali mezu bat ondoko helbide elektronikora karmele.urtiaga@ehu.eus, azpian duzun inprimakia betez.