UPV/EHUko Bizkaia Aretoak Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionala hartuko du 2019ko uztailaren 1etik 5era
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/23
Kuaternarioaren Ikerketarako Espainiar Elkarteak (AEQUA) eta Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU elkarlanean ari dira Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionala prestatzen. Biltzar hau hurrengo urteko 2019ko uztailaren 1-5 bitartean ospatuko da Bizkaia Aretoan (Bilbo).
Biltzar honen helburua ikerlari eta postgraduko ikasleen ikerketaren berrikuntza nagusiak jedarteraztea da, ikuspuntu geologiko, prehistoriko eta antropologikotik kuaternarioko ikerketan eman diren urratsak erakusteko, parte hartzaile guztien arteko eztabaida konstruktiboa bultzatuz.
Biltzarrak 5 eguneko iraupena izango du eta ahozko aurkezpen eta afitxez ikerlarien aurrerapenak erakusteaz gain, gonbidaturiko hizlariak, saio zientifikoak, simposio tematikoak, gazte kuaternaristen topaketa bat eta bi landa-irteera (bat biltzarraren garapena bitartean eta bestea ondoren) izango dira.
2018ko irailaren 30 arte zabalik dago Kuaternarioko berariazko ikertaren arloko komunikazioak barne hartuko dituzten simposio tematiko berriak proposatzeko epea.
Gainera, AEQUAk izen-emate kuota ordaintzeko 10 beka eskeintzen ditu ikasleak diren elkarteko bazkideen artean.
Nazioarteko audientziarako interesgarriak diren lanak Quaternary International aldizkarian publikatu ahal izango dira, ingelesez, dagoeneko onarturik dagoen bolumen berezi batean: “Quaternary Research in Spain: Environmental changes and Human footprint”.