Azaroak 1 arte epea zabalik "Argazki geologikoen X. Lehiaketan" parte hartzeko
Lehenengo argitaratze data: 2018/10/22
Klasiko bat da dagoeneko Zientzia Asteko argazki geologikoen lehiaketa, eta bere hamargarren edizioa betetzen du aurten. DBHko edo Batxilergoko ikasle bazara, parte hartzeko aukera duzu geologiarekin zerikusia duen edozein gai biltzen duten zure argazkiak bidaliz. Urtero Bigarren Hezkuntzako 100 ikasletik gora eta Batxilergoko 30-40 ikaslek parte hartzen dute, eta guztira 200 argazki baino gehiago bidaltzen dituzte. Hamargarren edizio honetan askoz ere argazki gehiago jaso nahi genituzke.
Animatu zaitez!