Alejandro Cearreta UPV/EHUko geologoak, "The Antropocene" hitzaldia eskeini du BC3-UPV/EHU Summer School on Climate Change ikastaroan
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/06
UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko Alejandro Cearreta irakasleak, Anthropocene Working Group of the Subcommission on Quaternary (International Commission on Stratigraphy) taldeko kide eta HAREA-Itsas Bazterreko Geologia ikerketa buruak, “The Antropocene” deritzon hitzaldia eskeini zuen BC3-UPV/EHU Summer School on Climate Change udako ikastaroaren barruan.
Hitzaldiaren gai nagusia Lurraren azalean eragiten duten prozesu geologikoen gainean giza aztarnak uzten duen erregistro sedimentarioa izan zen, baita Antropozenoa Nazioarteko Taula Kronoestratigrafikoan epoka berri bat definitzeko proposamena.