Eduki publikatzailea

Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakasle-ikertzaileek, "Registro fósil de los Pirineos occidentales. Bienes de interés paleontológico y geológico. Proyección social" liburuaren argitalpena koordinatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/03

Liburuaren azala


UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko Ainara Badiola, Asier Gómez-Olivencia eta Xabier Pereda-Suberbiola irakasle-ikertzaileek “Registro fósil de los Pirineos occidentales. Bienes de interés paleontológico y geológico. Proyección social” liburuaren argitalpena koordinatu dute. Liburua Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratu du.

Liburu honek mendebaldeko Pirinioetako aberastasun geologiko eta paleontologikoaz lotutako gaiak biltzen ditu. Eskualdean bizi izan ziren koralak, krustazeoak, tiburoiak, dinosaurioak eta ugaztunak -Neanderthalak barne- protagonistetako batzuk dira. Eskualdeak 400 milioi urteren buruan pairatu dituen aldaketa batzuen berri ematen du: itsaspean egon da, baso tropikalek hartuta, Sabana bezalako ingurune irekiez osatua edo izotzaz estalia glaziazioan. Paleontologiaren hedatzeari eta ondare paleontologikoaren babesari buruzko gaiak ere biltzen ditu lan honek. Atal honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan interes paleontologikoa duten Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa lantzen da, bai eta Geoparkea bezalako gure inguruko zentro ezberdinek paleontologiari ematen dioten tratamendua eta difusioa ere.

Liburuan 40 egilek baino gehiagok parte hartu dute, geologian, paleontologian eta geokontserbazioan aditu diren Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko, beste ikerketa-zentro batzuetako eta Eusko Jaurlaritzako adituak barne. Lana, ondorioz, funtsezko erreminta da Geologia, Biologia eta Historia graduetako eta masterretako ikasleentzat, bai eta unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat ere. Halaber, dibulgazio handiko liburu bat da, Paleontologian interesatuta dauden pertsona guztiei zuzendua.