Hezkuntza ertainetako irakasleak landa-geologiako Prest_gara ikastaroan
Lehenengo argitaratze data: 2018/09/10
![Lehen irteera Oiartzunen (Gipuzkoa)](https://ehu.eus/documents/6452490/10062743/Prest-gara.jpg/80e84dd6-0cea-2669-90fb-26275314d8e5?t=1536575999000)
Pasa den ostiralean hezkuntza ertainetako irakasle talde batek UPV/EHUko irakasleek gidatutako Prest_gara ikastaro batetan parte hartu zuten. Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen ditu irakaslegoari formakuntza jarraia emateko, eta kasu honetan ikastaroa landa-geologian oinarritzen da. Hainbat irteeretako lehena egin zuten Oiartzunen (Gipuzkoa), Euskokantauriar arroko arrokarik zaharrenak ikusiz, arroaren eboluzioa ulertu eta aztertzeko.