Izen-emate epea zabalik Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatza Masterrean
Lehenengo argitaratze data: 2018/09/17
Izena emateko epea irailaren 25 arte da.
Kuaternarioa Masterra originala da, Geologia, Historiaurrea eta Antropologia arloetako irakasgaiak bateratzen dituelako. Paleoingurumen berreraikuntzetan, azken klima aldaketetan eta gure planetaren nahiz gure espeziaren eboluzioan (denbora eskala desberdinetan) interesa duten ikasleei dago zuzenduta.