Eduki publikatzailea

Euskal Herriko Eskola Mailako 4. Kristalizazio Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/26

Euskal Herriko Eskola Mailako Kristalizazio Lehiaketaren hiru edizio ospatu ditugu zeinetan parte hartzea izugarria izan den. Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa estimulutzat hartuz, metodo zientifikoa DBH eta Batxilergoko ikasleei barneratzeko ekintza bezala proposatzen da. Lehiaketa hau ikasleen artean jakin-mina garatzeko eta, kristal eder batzuk haziz, esperimentu zientifiko bat ulertzeko eta hobetzeko mekanismo aparta dela erakutsi da.

Lehiaketak hiru fase ditu. Lehenengoan, UPV/EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatuko dituzte baliabide zientifiko-didaktikoak emanez kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko.

Lehiaketaren bigarren fasea eskola bakoitzean esperimentuen gauzatzea du helburu. Esperimentuak aurrera eramateko lehiaketaren organizazioak emango duen kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliko da. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira era harrigarri batean ikasleen arreta bereganatuz eta hauen izaera ikertzailea sustatuz.

Lehiaketaren hirugarren fasea finala izango da. Seguru asko 2019ko maiatzaren 10ean (ostirala) ospatuko da Bizkaiko Kanpuseko Areto Nagusian (Leioa). Finalerako, irakasleek hiru ikaslez osatutako taldeak egingo ditu eta beraiekin emaitzak aurkeztuko dituzte Zientzia Kongresu baten formatua erabiliz.

2018-2019 ikasturteko edizioan parte hartzea 40 eskoletara mugatuta egongo da, beraz finalean gehienez 3 ikaslez irakasle batez lagunduta osatutako 40 talde parte hartuko dute. Parte hartzeko eskaerak gehienezko 40ak gaindituz gero, aukeraketa izen ematearen ordena jarraituz izango da.

Lehiaketan parte hartzeko eta izena emateko ccepv.fct@ehu.eus helbide elektronikora urriak 21a igandea baino lehen mezu bakar bat bidaltzearekin nahikoa da. Mezuan ikastetxe bakoitzean arduraduna izango den irakaslearen izena (kontaktu e-mail batekin), parte hartuko duten irakasle eta ikasle kopurua eta zein ikasketa mailan dauden adierazi.

Zein motatako ekintzari buruz ari garen ideia egiteko, aurreko urteko edizioaren argazkiak eta bideoak hemen ikus daitezke: www.facebook.com/CCEPV

Zuen ikastetxeko ikasleentzat interes altuko jarduera izango dela konbentzituta gaudela, abentura honetan gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Begoña Bazán Drea.
Kristalizazio Lehiaketaren Talde Antolatzailearen Koordinatzailea