Euskal Herriko Geologiako XIII. Olinpiadak
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/26
Geologiaren laguntzarekin gure Planeta ezagutzen eta bertan gertatu eta gertatzen diren prozesuak ulertzen ikasten dugu. Geologiaren Olinpiada honekin Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagupena zabaldu nahi dugu, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.
Bertan parte hartu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko DBH.ko 4. mailako edo batxilerrean matrikulatutako ikasleak, 19 urte bete ez dutenak. Irabazleak, Euskadi ordezkatuko du Olinpiadako fase nazionalean eta hemengo txapeldunak fase internazionalean parte hartzen du.
2021 - Euskal Herriko Geologiako XIII. Olinpiada (2021-03-12)
- Tokia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU). Leioako Kanpusa. Sarriena auzoa z.g. Leioa (Bizkaia).
- Data: 2021ko martxoak 12. Atal teorikoa (10:00), praktikoa (10:45), eta eliminazio-jokua (12:00)