Mahai-ingurua "Geologiako Gradua, eta gero zer? 6 ikertzaile gazteen esperientzia"
Lehenengo argitaratze data: 2020/02/28
Geologia departamentuetako sei ikasle-ohi eta doktoretza aurreko ikertzaile mahai-inguru bat prestatu dute, martxoan 4an 2.5 gelan 11:45etik 13:15era, ikertzaileen graduan zehar, masterrean eta ondoren bizitako esperientziak partekatzeko, eta bakoitzaren ibilbidea gaur egunera arte azaltzeko.
Jardunaldi honen helburu nagusia Geologiako Graduko ikasleen, ikasturte guztiak hartuta, hizlarien bizi dituzten egoerak entzun ahal izatea, haien zalantzak eta iritziak partekatuz, inguru ez-formal batean. Modu honetan, ikasleen motibazioa eta determinazioa sustatu nahi da, ikasleak doktoregoko ikasleekin identifikatzeko aukera izaten, eta horrela Geologia Graduak graduan zehar eta ondoren eskaintzen dituen aukerak eta aktibitateak ezagutzen. Horregatik Jardunaldi honen titulua, “GEOLOGIAKO GRADUA, ETA GERO ZER?”, graduan zeharreko bilakaeraren eta ondoren bizitako esperientziei erreferentzia egiten.