Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/14
Hemen da 2019ko “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” jardunaldia. Geologiaren inguruko jardunaldi hauen bigarren edizioa, Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Aretoan ospatuko da azaroaren 27 eta 28an. Aurtengo helburua, geologiako hainbat prozesuetan dagoen fisika erakustea da. Beti bezala, modu dibulgatiboan eta errazean azalduta. Sarrera libre eta doakoa da lekuak bete arte.