Geologiaren irakaskuntzaren aldeko adierazpena LOMLOEren curriculum berrian
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26
Manifestu honetan, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan geologiaren presentzia hobetzeko diagnosia, hausnarketa eta proposamenak egiten dira. AEPECTek sustatu du manifestu hori, Sociedad Geologica de España (SGE), Geologoen Elkargo Ofizialaren (ICOG) eta CEDGren (Geologiako Dekanoen Espainiako Biltzarra) laguntzarekin.
Dokumentu hori prentsan zabalduko da, eta Hezkuntza Ministeritzara, Kongresuko eta Senatuko Hezkuntza Batzordeetara eta talde politikoetara ere bidaliko da. Autonomia-erkidegoetako hezkuntza-sailetara ere bidaliko da.