Eduki publikatzailea

GEOLOGIA BIZIRIK 18: Merezi du Geologia ikastea! - Apirilak 13an

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/20

Proposaturiko ekintza praktiko hauen bitartez (fosil, mineral eta arroken identifikazioa, mapa geologikoen interpretazioa, e.a….) lanbide jarduera desberdinetan txertatuko dira (enpresa, ikerketa, dibulgazioa, irakaskuntza…), ikasleak Geologiaren erakargarritasunaz, gizartean duen eraginaz eta etorkizunari begira duen potentzialtasunaz jabetuko dira.

IKASLEEKIN EGINGO DIREN EKINTZAK:

Egingo diren tailerrak desberdinak izango dira. Hauetan egingo diren praktikak, Geologiaren irtenbide profesional desberdinei loturik egongo dira:

  1. Zer lan mota egiten du geologo batek enpresan?
    Jarduera honetan geologo batek baliabideen prospekzioan jarraitu behar dituen fase ezberdinak garatuko dira.
  2. Zertaz ikertzen dute geologoek? Adibidea: mikrofosilen bidez eginiko lana
    Mikropaleontogiako jarduera honen helburua ikerketa mikropaleontogiko batetarako behar diren aleak lortzeko teknikak ikastea eta alea hauek behatzea da.
  3. Nola ezagutu dezakezu hobeto inguratzen zaituen natura?
    Jarduera honetan ikasleek kristalak ez-kristaleengandik eta mineralak arrokengandik bereizten ikasiko dute. Halaber, mineral eta arroka arruntenak desberdintzen ikasiko dute propietate erraz batzuk erabiliz. Azkenik, arrokak taldekatuko dituzte sorrera-baldintzen arabera, arroken-zikloa kontuan harturik.
  4. Zer egin dezake geologo batek zientziaren dibulgazioan? “Herriko edo hiriko kaleetan zehar geologia eginez”
    Kalean jende talde batek zerbait begiratzen ikusteak gure kuriositatea pizten du, aprobetxa ditzagun gure herritako eta gure hiritako ondasun geologikoak (gure kasuan Leioako herrian daudenak). Zenbait atari, horma eta solairutan aurki daitezkeen arroka apaingarrietatik abiatuko gara.