Geolodia 2022 dator, ibilaldi geologiko presentzialak eta jarduera birtualekin
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/03
Maiatzak 7 eta 8ko astebukaeran Geolodia itzultzen da, Geologiaren dibulgazio-ekintza garrantzitsuena Sociedad de Geológica de España-k (SGE) antolatuta. Probintzia guztietan hainbat ibilbide geologiko prestatu dira, dohainik eta denentzat, geologiak gure egunekotasunean duen erlazio estua ikusten lagunduko dutenak. Kordoban ehundaka milioika urteetako itsaso batean buzeatzeko aukera izango da, Ciudad Realen elefanteen hilerri bat ezagutuko dugu, Huelvan Neandertalen arrastoak jarraituko ditugu, Ávilan pasai eta kolore ezberdineko labirinto batetik irteera topatzeko pista geologiakoak bilatuko ditugu edo Nafarroko ibilbidean lurzoruaren garrantzia ardoen zaporean eta garbantzuen uztan duen garrantzia ikusiko dugu Segovian.
Aurten jarduera birtualak ere egingo dira. Lau Geolodia berezi egin dira bideo formatuan, Ilargiaren sekretu geologikoak deskubritu, Kanariaseko urazpiko bolkanak aztertuz itsasontzi ozeanografiko batean bidaiatu, petroleoa eta gasa eraketaren, eta La Palmako erupzioaren berri emango digutenak. Gainera Apirilaren bukaeratik SGE-ren YouTube kanalean Geotertulia birtualak esekitzen joan dira. Eta, maiatza geologiko festa bukaera modura, SGE-k “Game of Stone” bideo-jokoa estreinatuko du.
Geolodiak Euskal Autonomia Erkidegoan ere antolatuko dira, aurretik izen ematea beharrezkoa da eta ibilbide geologiko bakoitzaren informazioa Geolodíaren webgunean dago, probintzia bakoitzean klikatzerakoan. Araban, “Influencia de la sal en la formación del Anticlinal de Ocio” larunbata, maiatzak 7an izango da; Bizkaian, maiatzak 8an igandean ospatuko da “Begoñako Argia: geología en el cementerio” eta igandean ere, Gipuzkoan, “Itsaspeko bolkanak ahoa ireki zutenekoa/El despertar de los volcanes submarinos” ibilbide geologikoak izango ditugu. Ibilaldietan izen emate, hitzordu, programa eta dokumentazioa Geolodíaren webgunean daude, probintzi bakoitzaren gainean klikatzerakoan.