Fuego bolkanaren erupzio bolkanikoa Guatemalan
Lehenengo argitaratze data: 2018/06/11
Fuego bolkana Amerika Zentraleko bolkanik aktiboena da, Guatemalako kapitala izan zen Antiguaren inguruan dauden hiru estratobolkanetako bat da. Aktibitate bolkaniko estronboliarra du normalean (errauts bolkanikozko altuera-zutabeak eta fluxu piroklastikoak soratariz) eta , batzutan, laba emari jarraiak ere ematen ditu.
Bolkan hau, plaka muga konbergentean dago kokatua, Cocos plaka tektonikoa Caribear plakaren azpitik hondoratuz doa eta arko bolkanikoa sortuz. Gainazalean honen isla izanik Guatemala eta El Salvadorren zehar doan bolkanen lerrokapena.
1524tik erregistritau dira hainbat erupzio. Azkenengo erupzio leherkorra 1974 izan zen fluxu piroklastikoak sortuz. Berriro ere, 2002an hasi zen bere jarduera eta azken urte hauetan bolkanaren aktibitatea handituz joan da nabarmenki eta urtarrilean izan zen azkena.
Azken egunotan gertatutako erupzioetan (ekainaren 3an), Fuego bolkanak 10 km errauts-zutabea sortarazi du (Instituto Nacional de Sismología, Vulcanología, Meteorología e Hidrología, Insivumeh)eta honen kolapsoak bolkanaren maldetatik behera, gas eta material arrokatsu oso bero eta azkarren lubiziak sortarazi ditu, fluxu piroklastikoak deritzenak eta errauts euria. Fluxu hauek azken urteetako handienak dira.
Orain lahar-ak dira arrisku nagusienak. Lahar-ak sarritan mota honetako erupzioei loturik daude. Laharrak material bolkaniko(errauts eta arroka bolkaniko solteak) eta uraren (kasu honetan euria) arteko nahasketa da, sedimentu bolkanikoen lubiziak emanez, oso energia altukoak eta tamaina handikoak direlarik.