Indonesiako azken lurrikara eta ondoreneko tsunamia
Lehenengo argitaratze data: 2018/10/02
Irailaren 28an Estatu Batuetako Institutu Geologikoak (USGS), Indonesiako Celebes uharteko Palu-ko herrian kokatutako intentsitate altuko hainbat lurrikaren berri eman zuen. Hauen artean handiena Ritcher-en eskalako 7,5etara heldu zen. Lurrikara hauek tsunami bat eragin zuten eta kostaldera hiru metroko olatuak iritsi zirelarik. Hauen ondorioz gutxienez 800 pertsonek galdu dute bizia.
Lurrikara Australia eta Pazifizko plaken artean gertatu da. Australiaren eta Pazifiko plaken arteko muga iparraldeko ertzean 4000 km baino luzeagoa da, mendebaldeko Sundako fosatik ekialderako Salomon Uharteetaraino doalarik. Salomongo Hegoko fosan zehar, Australiako plakak Pazifikoko plakarantz konbergitzen du 95 mm/urteko ekialde-iparrekialde norabidean. Fosa zeharreko sismizitatea nagusiki subdukzioaren tektonikarekin erlazionatuta dago eta lurrikara handiak arruntak dira zonalde horretan.
Indonesiaren ekialdean tektonika konplexua da, eta Australia, Sunda, Pazifikoa eta Filipinaseko plaken arteko eskala handiko konbergentzia hainbat mikroplaka txikik moldatu edo egokitu behar dute. Irailaren 28an gertatu zen lurrikara sakonera txikian alboko faila mugimenduek eragin zuten Molucca Itsasoaren mikroplakaren barne, Sunda plaka handiagoaren zati dena.