Ikerketa-profila
Taldearen ikerketa-profila bi alderditara bideratuta dago:
-
Peptido bioaktiboen edo sistema kannabinoidearen eragina duten mekanismo fisiopatologikoen alderdi molekularra eta zelularra aztertzeko oinarrizko ikerketa.
Ikerketa-jarduerak arlo hauetan garatzen ari gara, gaur egun:- Zenbait giza tumoreren etiopatogenia, eta diagnosi-adierazle goiztiarren eta pronostikorako adierazleen bilaketa.
- Giza ernalezintasuneko mekanismo molekularrak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak, eta bien elkarreragina ugaltze-prozesuan.
-
Ariketa fisikoari begirako erantzun fisiologikoa (alderdi guztietan: molekularra, zelularra, sistemikoa eta ingurunekoa) aztertzen duen ikerketa integratuagoa.
Ikerketa-jarduerak arlo hauetan garatzen ari gara, gaur egun:- Ariketaren fisiologia.
- Elikaduraren eragina kirol-errendimenduan.
- Euskal Herriko ikasleen elikadurako nahiz jarduera fisikoko ohituren azterketa.