perfil_investigador

Ikerketa-profila

Taldearen ikerketa-profila bi alderditara bideratuta dago:

  • Peptido bioaktiboen edo sistema kannabinoidearen eragina duten mekanismo fisiopatologikoen alderdi molekularra eta zelularra aztertzeko oinarrizko ikerketa.
    Ikerketa-jarduerak arlo hauetan garatzen ari gara, gaur egun:
    • Zenbait giza tumoreren etiopatogenia, eta diagnosi-adierazle goiztiarren eta pronostikorako adierazleen bilaketa. 
    • Giza ernalezintasuneko mekanismo molekularrak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak, eta bien elkarreragina ugaltze-prozesuan.
  • Ariketa fisikoari begirako erantzun fisiologikoa (alderdi guztietan: molekularra, zelularra, sistemikoa eta ingurunekoa) aztertzen duen ikerketa integratuagoa.
    Ikerketa-jarduerak arlo hauetan garatzen ari gara, gaur egun:
    • Ariketaren fisiologia.
    • Elikaduraren eragina kirol-errendimenduan.
    • Euskal Herriko ikasleen elikadurako nahiz jarduera fisikoko ohituren azterketa.