presentacion

Aurkezpena

Fisiologia Zelularra ikerketa-taldea, lehenago Neurokimikako taldea deitua, 1986an sortu zen. Luis Casis irakasleak zuzendutako talde hura Jon Irazusta eta Enrique Echevarría doktoreek osatzen zuten, eta zenbait bekadun eta doktoregai zituen kolaboratzaile.
Hasierako ikerketa-lerroa honako hau zen: egoera fisiologiko edo/eta patologiko jakinetan izaten diren neurotransmisio eta neuromodulazio zerebralak aztertzea. 
Beste irakasle eta ikertzaile batzuk pixkanaka taldean sartzeak berekin ekarri du beste zenbait ikerketa-lerro lantzea, eta horietako bakoitzak ikertzaile arduraduna du.  
 
Gaur egun, taldeko arduradun nagusiak hauek dira:
Zuzendaria: Luis Casis.
Zuzendariordeak eta ikerketa-lerroetako koordinatzaileak: Jon Irazusta, Enrique Echevarría eta Javier Gil.
 
Hauek dira, labur-labur, gaur egungo ikerketa-lerroak:
 
  • Ugalkortasunaren ikerketa-lerroa (gizonezkoena eta emakumezkoena).
  • Tumoreen biologiaren ikerketa-lerroa (molekularra eta histologikoa).
  • Kirolaren Fisiologiaren ikerketa-lerroa.
 
Taldearen estrategiaren barruan, lehentasuna ematen diogu oinarrizko ikerketa eta ikerketa klinikoa edo aplikatua uztartzen dituen diziplina anitzeko eremuko ikerketari; horrela, ikertzeko bi moduen arteko sinergia ezarriko da,  bikaintasun handiagoko ikerketa bilatuko duena eta kalitate handiko emaitzak ekartzeko aukera eskainiko duena, unibertsitate publikoak gizarteari begira dituen betebeharren barruan. Esparru estrategiko horrek barne hartzen ditu Fisiologia Zelularra taldeak azken urteotan finkatu dituen kolaborazioak: IVI Fundazioa, IVI Bilbao zentroa, Euskalduna Klinika, Merck-SERONO, Gurutzeta Ospitalea, Basurtoko Ospitalea, Jesús Gangoiti Fundazioa, Butantan Institutua (Brasil), eta Ikerketa Kimikoen Institutua (Sevillako Unibertsitatea-CSIC).