equipamiento

Ekipamendua

Fisiologia Zelularra taldearen ikerketak Medikuntza eta Odontologia Fakultateko 1Q12, 1Q13 eta OM10 laborategietan egiten dira, baita Farmazia Fakultateko laborategietan ere. Hau da, labur-labur, laborategi horien azpiegitura:
 
Laginen bankua
 
  • 650 l-ko ultraizozkailua (AM6 lokalean, egokitua eta 24 h-ko alarmaduna). 
  • N2 likidorako 200 l-ko ontzi isotermikoa.
  • Ordenagailu softwareduna: laginak sailkatzeko eta kudeatzeko datu-basea.
 
Immunohistokimika-laborategia:
 
  • Kriotomoak; mikrotomoak; parafinatzeko ekipamendua.
  • Tindatze-ekipamendua, mikroskopia optikoa; immunohistokimikako ekipamendua.
  • Ordenagailu softwaredunak: estatistika, datu-baseak, ofimatika. Irudia aztertzeko sistema.
  • (Farmazia Fakultatea).

 

Fisiologia Zelular eta Molekularrerako laborategia:

 
  • Hozkailuak eta izozkailuak.
  • Fluxu laminarreko kanpaiak.
  • Mahai-zentrifugagailua; zentrifugagailu hoztuak; ultraizozkailuak.  
  • Inkubagailu termostatodunak; CO2 inkubagailuak.
  • Autoklabeak.
  • Bainu termostatodunak.
  • Teknika erradiometrikoetarako gunea.
  • Zelulen hazkuntzarako gunea.
  • Zelula-biltzailea.
  • Espektrofotometroak; NANODROP espektrofotometroa; espektrofluorimetroak.
  • Elektroforesi eta bloting ekipamendua.
  • Termozikladorea eta RT-PCR ekipamendua.
  • Chemi Doc XRS irudi-analizatzailea.
  • Ordenagailu softwaredunak: estatistika (SPSS®12.0), datu-baseak, GraphPad® 4.0, ofimatika (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, 1Q12, 1Q13 lokalak).

 

Elikadura eta Kirol Fisiologiako laborategia:

 
  • Hozkailuak eta izozkailuak.
  • Antropometriako eta GMIko ekipamendua (baskulak, tallimetroak, Lufkin zinta, plikometroa, bioinpedanziometroak, pakimetroak).   
  • Doitasun-balantza.
  • Labofuge 200 zentrifugagailu eramangarria.
  • Zikloergometroak (Monark).
  • Boscoren testa (saltu-plataforma + detektagailu fotoelektrikoak).
  • Zelula fotoelektrikoko esprintometroa.
  • Omron tentsiometroak (esfigmomanometro automatikoak).
  • Polar markako pultsometroak.
  • Dr. Lange LP20 minifotometroa.
  • Cosmed K4b2 gas-analizatzailea.
  • Elektrokardiografo digitalak.
  • Heartstream Fore Runner desfibrilagailu erdiautomatikoa.
  • Ordenagailu softwaredunak: Nutritionist III® 7.0, SPSS® 12.0, datu-baseak, ofimatika.
  • (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, OM10 lokala).