INTERREG Kooperazio programa

TRANSFRON3D: PET opakua material berritzaile bihurtzea

Transfron3D logo

Programa espezifikoa: Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetza Programa (Interreg POCTEFA)
UPV/EHU: Onuraduna
UPV/EHU IP: Aitzol Lamikiz
Proiektuaren hasiera: 2016/06/01
Proiektuaren amaiera: 2019/05/31

Deskribapen laburra: Proiektuaren helburu nagusia da mugaz bi aldeetako zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresa handiak eta ETEak elkarlanean aritzea, fabrikazio gehigarriko prozesuen bidez balio erantsi handiko piezak ekoizteko. Teknologia horiek garapen-fase goiztiarrean daude oraindik, eta diziplina anitzeko know-how bat behar dute materialetan, simulazioan, fabrikazio-prozesuetan, karakterizazioan eta abarretan.

Une honetan, espezializazio-arlo bakoitzaren ezagutza desberdina da partzuergoko enpresen artean. Ahalegin bateratuak egin behar dira erronka berri horri aurre egiteko, POCTEFA mugaz gaindiko eremuak fabrikazio gehigarriko teknologien eskaintza lehiakorra izan dezan. Proiektuak prozesu horiekin lotutako hainbat alderdi jorratuko ditu. Proiektuaren amaieran emaitzak lortuko dira, hala nola piezen diseinu optimizatua, prozesuen hobekuntza eta piezen balidazioa. Ikuspegi horrek erabateko aldaketa dakar lan-metodoetan eta fabrikazio-teknologietan, eta hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola erabilitako lehengaia nabarmen murriztea, diseinuaren malgutasuna eta entrega-epea murriztea.


Kategoria nabigatzailea