Horizon Europe Europar Batasunaren zazpi urteko ikerketa- eta berrikuntza-programa da, 2021etik 2027ra bitartean garatuko dena. Programaren helburu orokorra inpaktu zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta soziala sortzea da, Batasunak I+G-n egindako inbertsioen bidez, Batasunaren oinarri zientifiko eta teknologikoak indartzeko eta estatu kide guztietan lehiakortasuna sustatzeko. Programak lau zutabe nagusi ditu:
Horizon Europe
Horizon Europe 2021-2027_NEW
Horizonte Europa proiektuak
Academics4Rail: ERJUrako trenbide-arloko ikertzaile zientifiko eta akademikoen komunitate bat sortzea eta doktore-sare bat gaitzea (mundu akademikoa industriarekin elkarlanean ari da)
Programa espezifikoa: Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzak HORIZON JU
UPV/EHU: Onuraduna
UPV/EHU IP: Ernesto García
Proiektuaren hasiera: 2023/09/01
Proiektuaren amaiera: 2027/02/28
Deskribapen laburra: Academics4Rail komunitate zientifiko egonkor eta iraunkorra da, eta, modu antolatuan, ezagutza zientifikoak partekatu eta trukatu ditzake ERJU eta ERRAC elkarteekin. Ezagutza hori hainbat mailatan partekatzen da (arlo estrategikoetatik hasi eta teknika zehatzetaraino) eta hainbat helbururekin. Maila estrategikoari dagokionez, komunitate zientifikoak ezagutzak partekatu nahi ditu ERRAC eta ERJUrekin, trenbide-ikerketako programa optimizatzeko, funtsen erabilerari, ikerketarako dauden gaiei eta Europako trenbideen etorkizunerako behar zientifikoei buruzko informazioa emanez. Halaber, programaren ebaluazio-metodologia babesten du, KPI erabiliz eta ERJUren plan zuzentzailean ezarritako helburuekiko eraginaren zenbatespena eginez. Azkenik, komunitate zientifikoak bat egiten du pisu zientifiko eta europar garrantzitsua izango duten etorkizuneko doktoregoen finantzaketa-premiei buruz duen ezagutzarekin. Arlo teknologiko zehatzagoan, komunitate zientifikoa gai espezifikoetan inplikatzen da, 6 doktorego-postu sortuz. Postu horiek ezagutza 6 arlo espezifikotan zabalduko dute eta akademiaren eta industriaren arteko lankidetza ahalbidetuko dute. Hauek dira arloak:
- PhD1 Salgai-trenen aerodinamika.
- PhD2 Bateragarritasun elektromagnetikoa.
- PhD3 Fabrikazio gehigarria gurpilak birprofilatzean.
- PhD4 Akoplamendu birtualerako komunikazio digitalak.
- PhD5 Trenbide-aktiboak mantentzeko osasunaren kudeaketaren iragarpenak eta ikuspegia.
- PhD6 Gidatzen laguntzea.
Info_MásInformaciónEHUrOPE
Gehiago jakiteko:
Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es