Eduki publikatzailea

MAGNET-CellPatch: errendimendu handiko terapia teranostikoetarako efektu sinergikoak dituzten partxe zelular magnetiko multimodalak

Project description CORDIS

Programa espezifikoa: Marie Sklodowska-Curie banakako bekak (IF)
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHU IP: Maria Luisa Fernandez Gubieda
Proiektuaren hasiera: 2019/09/01
Proiektuaren amaiera: 2021/08/31

Deskribapen laburra: MAGNET-CELLPATCH proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: a) nanoteknologiaren, mikrofabrikazioaren, biomedikuntzaren eta osasun-industriaren hazkunde bizkorreko eremuetan eskarmentu handiko eta talentua duen ikertzailea prestatzea, erakunde anfitrioiek eta elkartuek ezagutza eta esperientzia zabala duten esparruetan; eta, b) errendimendu handiko teranostikoentzat errentagarriak diren partxe zelular magnetiko multimodalak garatzea, optimizatzea eta ebaluatzea. Diziplinarteko prestakuntza-programak barne hartzen ditu karakterizazio-teknika aurreratuen erabilera, hala nola XAS eta SAXS, eta materialaren ebaluazioa terapian (hipertermia-kimioterapia) eta kolon eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa (MRI). Diziplina anitzeko proiektu honek esplizituki heltzen dio osasunaren arloko munduko erronka sozial bati, hau da, minbizia tratatzeko material berrien garapenari.