SIC-SPAIN (2019-2020)
Safer Internet Centre proiektuak, Europar Batasunak CEF-Telecom programaren bidez (Safer Internet (CEF-TC-2018-1) deialdia) batera finantzatutakoak, Internet haurrentzako konfiantzazko gunea izaten laguntzen duten zerbitzuei laguntzea izan zuen helburu. INCIBEk gidatuta, hainbat eragileren arteko partzuergoa zen. Gure ikerketa-taldeak proiektu horretan egindako ekarpena adingabeek Interneten duten segurtasunari eta gurasoen bitartekaritzari buruzko diagnostiko-lanetan eta kontzientziazio-estrategiei buruzko aholkularitzan oinarritu zen.