Gemma Martínez Fernández
Ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), non Gizarte Komunikazioko doktoregoa lortu zuen. EU Kids Online Europako ikerketa-sareko kidea da 2008tik. London School of Economics and Political Sciences (LSE) erakundean ikerketa-egonaldia egin ondoren, bere ikerketa-karrera Londresko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleekin lan egitearekin uztartu zuen. Bere ikerketa arloak honako hauek dira: adingabeen guraso zein irakasleen bitartekaritzako prozesuak Internet erabiltzeari buruzkoa, eta horiek umeen eta nerabeen ongizatean duten eragina. Argitalpen zientifiko ugari ditu, eta, gaur egun, nazioko eta Europako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du – REMEDIS; SIC-Spain 3.0; ENDING; PENSACRIGITAL-, adingabeentzako, familientzako eta irakasleentzako online aukerekin eta arriskuekin lotuta.
- Orcid: https://orcid.org/0000-0001-6463-4238
- Posta elektronikoa: gemma.martinez@ehu.eus