Miguel Ángel Casado del Río
Kazetaritzan lizentziaduna (2001) eta Doktorea (2008) UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da 2011tik, eta 2015tik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Koordinazio, Kalitate eta Plangintza Estrategikoko dekanordea ere.
EU Kids Online nazioarteko ikerketa-sarearen eta Eusko Jaurlaritzaren Haurtzaroa eta Komunikazioa ikerketa-talde kontsolidatuaren parte da. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Glasgow eta Westminsterreko unibertsitateetan, eta 50 ekarpen baino gehiago argitaratu ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira "Internet and Spanish children with learning and behavioural problems and other disabilities" Revista Latina argitalpean (2019) eta "Immigrant children and the Internet in Spain: uses, opportunities and Media" (2019).
- Orcid: https://orcid.org/0000-0003-1264-9336
- Posta elektronikoa: miguelangel.casado@ehu.eus